. La compañía aeroespacial
han presentado un plan de despido colectivo (ERE de extinción) para 136 trabajadores de sus fábricas en Sestao y en el barrio de Desierto en Barakaldo. El sindicato LAB ha exigido la intervención del Gobierno Vasco y ha llamado a los empleados a mantenerse firmes contra los despidos. Las fábricas de Sestao y Barakaldo suman alrededor de 530 obreros. También ELA ha rechazado la propuesta empresarial.
> 23/07/2020.
ITP Aero plantea un ajuste global de plantilla del orden del 15%
Prentsa oharra. LAB
PCBk 136 kaleratze proposatzen ditu EEEaren negoziazioaren lehen bileran
Gaur, PCBren zuzendaritza, pauso bat harago joan da ITP taldean ematen ari den kaleratzeen bidean. Duela hilabete gutxi ikusi genuen epaitegiek atzera bota zutela ABEEEa eta orain, zuzendaritza erasora dator berriro PCBko langileen kontrako neurri basati honekin.
136 kaleratze hauek, honezkero egin diren 117ekin, 253 kaleratze suposatzen dituzte Barakaldo eta Sestaoko lantegietan urtea amaitu aurretik.
EEEa berehala bertan behera uztea exijitzen du LABek, argi dugulako krisi koiuntural honek ezin dituela egiturazko neurriak ekarri.
Amaitzeko, langileak animatu nahi ditugu gehiegikeria honi aurre egitera eta dei egiten diegu borrokan tinko egin dezatela, euren lanpostuen alde eta neurri hauekin arriskuan egon daitekeen lantokien bideragarritasunaren alde.
Azkenik, galdera nahiko genuke non dagoen Eusko Jaurlaritza eta ia Ezkerraldeko enpresa handienetako bat arriskuan egon ahal izatea ahalbidetuko duen.
Prentsa oharra. ELA
ELAk errefusatu egin du PCBk Barakaldon eta Sestaon dituen lantegietarako proposatutako 133 kaleratzeak
PCB enpresako zuzendaritzak, ITP Aero enpresa-taldean dagoenak, 133 kaleratze egingo dituela azaldu digu EREaren inguruan gaur egin den lehen bileran. ELAk erabat baztertzen du enpresak proposatutako neurri hori, 133 langile kalean geratzen direlako, urte honen hasieratik berritu ez diren 115 kontratuei gehituta. Gure ustez, enpresak ez ditu neurri hori hartzeko arrazoiak justifikatzen. Enpresak COVIDek sortutako egoera aprobetxatu nahi du kostuak aurrezteko eta lanpostuak suntsitzeko, irabaziak izan baititu.
Puntu honetara iritsita, ELAk argi utzi nahi du ez dugula onartuko enplegua suntsitzea; horregatik, planteatutako enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko eskatzen dugu eta baita planteatutako kaleratzeak ere. Aurretik jada esan dugun bezala, langile guztiei dei egiten diegu gatazka honetan aktiboki parte har dezaten, enplegua eta lan-baldintza duinak babeste aldera. Era berean, PCBn Bizkaiko Foru Aldundiaren funts publikoak inbertitu dira: erakunde honi dei egiten diogu kaleratzeak saihesteko aktiboki parte har dezan.