¿Leo Bassi? ¿Alberto San Juan? ¿Qué actor interpreta en el Teatro Barakaldo la adaptación de 'El rey Lear'?
Casting Lear, aitatasunari, maitasunari eta barkamenari buruzko hausnarketa, larunbat honetan Barakaldo Antzokian.
Andrea Jiménezek idatzi eta zuzendua, Shakespeareren El rey Lear lanean oinarritutako autofikzioa da pieza, klasikoaren eta sortzaileak aitarekin duen harremanaren arteko paralelismoa adierazten duena. Antzerki-ariketa ausarta bezain ludikoa.
Egokitzapen adeigabe honi Lear nork antzeztuko duen jakitearen harridura gehitu behar zaio, izan ere, emanaldi bakoitzean aktore ezberdin batek antzezten du eta publikoak ez du izena ezagutzen Antzokira sartu arte.
"Urte asko ziren El rey Lear-en historiaren eta nire aitarekiko harremanaren historiaren artean antz handia zegoela banekiela", dio Jimenezek, eta proposamen horri heltzea erabaki zuen beldur bati aurre egiteko, jatorriarekin duen harremanari buruz galdetzeko eta gure gurasoekin nola erlazionatzen garen pentsatzeko ate bat irekitzeko. "Guraso biologikoak, baina metaforikoak ere bai, William Shakespearerengandik hasita", dio
Gauero berak Cordeliarena egiten du, eta gauero aktore bat gonbidatzen du Learren istorioa berrikustera eta aitatasunaren kontzeptuari buruzko joan-etorriko bide bat egitera. Horrela, Jimenezek gizon aktoreen belaunaldi oso batekin elkartzeko gunea ireki du. Adinagatik, bere gurasoak izan daitezke bizitza errealean, baina batzuek ez dute ezagutu ere egiten, ez dute obra ikusi eta ez dute aurretik ezer entseatu.
Andrea Jiménez egungo sorkuntza eszenikoaren goranzko balioa da, zalantzarik gabe. Ojo Crítico de Teatro saria jaso zuen 2019an, Teatro En Vilo-rekin egindako ibilbideagatik. Kritika eta publikoaren oniritzia jaso du, besteak beste, Generación Why, Man Up, Hoy puede mi gran noche edo Mal de Coraçon muntaiekin.
Muntaia Úrsula Martínezekin batera zuzenduta dago eta Olga Iglesiasen dramaturgia du.