23.
KORRIKAn, Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi dugu, edo,
zehazki, baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari
diren ikasleak.
Euskara da haien aldarria, KORRIKArena bezalaxe; beren ikasketen une
erabakigarri batean, herritar euskaldun gisa dagozkien
hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egiten dute, Frantziako
Gobernuaren aginduen gainetik eta beren notetan ondorioztatu kalteak
onarturik.
Azterketak Euskaraz kolektiboa gazteek osatua da, guraso zein
irakasleak bidelagun dituztelarik gatazkan. Euskararen ekintzaile dira;
haiek dira protagonista, eta, haien bidez, 35 urtean hainbat
belaunaldiren lana aitortzeko aukera dugu.
Aitortza hau haien egoera ezagutzera emateko bozgorailua izan
daiteke: Euskal Herri osoan, eta hemendik kanpo ere, jakin dezatela
gazte horiek egun ezin dutela ikasketen zati garrantzitsu hori gure
hizkuntzan burutu. Gainerako gazteentzat ere eredugarri izan daiteke
ikustea egoera okerrenetan ere hainbat ikaslek ahalegina egiten dutela
euskara hautatzeko.