Natur Gelak antolatzen du bisita gidatua euskaraz lorategi botanikoan ekainaren 29an

Bisita gidatua
Oharra. Oraindik ez duzula lorategi botanikoa bisitatzeko aukerarik izan? Gure basoetan dauden zuhaitzak zeintzuk diren jakin nahi dituzu? Datorren ekainaren 29an ez galdu gure adituen eskutik emango den bisitaz gozatzeko aukera orduan! Goizeko 11etan abiatuko da Natur Gelatik, eta Euskal Herriko baso autoktoenekotako espeziak ezagutzeko aukera ezin hobea izango da, baita hauen inguruko bitxikeriak ere. Doako izango da gainera eta euskaraz. Interesetatuta egonez gero, aurretiaz abisatzea beharrezkoa da, bai 94 437 58 05 telefonora deituz edota naturgela@barakaldo.org helbidera idatziz. Bertan ikusiko dugu elkar!