publicidad

Berbalagunak elkartuko dira Neguaren etorrera ospatzeko abenduaren 14an

Berbalagunon topaketa
Barakaldo, 4 dic 2018. Oharra. Urtero bezala, Barakaldoko Berbalagunak elkartuko dira Neguaren etorrera ospatzeko. Horretarako, abenduaren 14an, ostiralarekin, 19:00etan, Gran Parada tabernan elkartu eta euskara kalera aterako dute Hala Dzipoko musikarien laguntzaz. Euskara mingainean eta ondo pasatzeko gogoa norberaren baitan, elkar ezagutzeko parada ere izango dute hara bertaratzen direnek; izan ere, zenbait talde-jolas egongo dira lotsa gainditu eta euskarari hauspo emateko, eta hori gutxi balitz bezala, parte hartzaileek hainbat sari eskuratu ahal izango dituzte.