>> www.barakaldodigital.com tiene licencia creative commons. Puedes copiar y distribuir nuestras noticias, pero señala de dónde las has tomado
Barakaldodigital.com

Inicio | Denuncias vecinales | Bienestar | Cultura | Economía | Política | Teatro Barakaldo | Balonmano Zuazo | Barakaldo CF | baloncesto | fútbol | balonmano | fiestas | publicidad@barakaldodigital.com | redaccion@barakaldodigital.com | Quiénes somos | RSS | Tarifas de publicidad

Barakaldok abenduaren 1ean ospatuko du Euskaren Eguna


Hala Dzipo
Barakaldoko artistek eta elkarteek euskarari omenaldia egingo diote Gabriel Arestiren eskutik Barakaldo Antzokiak abenduaren 1ean, 20.00etan, 'Euskal Harria-Euskara Herria’ ikuskizuna aurkeztuko du Ikuskizunaren aurretik bertsolariek girotutako kalejira egingo da
Udalaren oharra. Euskara barakaldar guztion hizkuntza da, euskara dakiten eta ez dakiten barakaldarren kultura-ondarea da; beraz, zergatik ez inplikatu ahalik eta barakaldar gehien ospakizunean?, zergatik ez eman haiei protagonismo osoa? Horixe da Barakaldoko Udalak datorren abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko egin duen hausnarketa. Gero eta euskara gehiago entzuten da gure kaleetan; baina oraindik zaila da gure udalerrian euskaraz bizitzea. “Horrexegatik uste dugu guztion indarrak batu behar ditugula barakaldarrei erakusteko Barakaldon euskararen alde lan ikaragarria egiten duen jende asko, elkarte asko daudela eta beraz, Barakaldon oso harro egon gaitezkeela” adierazi du Nerea Canterok, Kultura, hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen prebentzio arloko zinegotziak.

Archivo |
> 16/11/2016. El Ayuntamiento organiza un espectáculo en el teatro para celebrar el Día del Euskera


Horixe transmititu nahi da datorren abenduaren 1ean Barakaldo Antzokian taularatuko den musika eta kultur ikuskizunaren bitartez: “Ilusioa, euskaren alde asko ari garelako lanean; harrotasuna agertokian azalduko diren guztiak barakaldarrak direlako eta itxaropena, indarrak batzea lortzen badugu, sekulako aurrerapausoa emango dugulako” nabarmendu du Canterok.

Horretarako Hala Dzipo kultur elkartearekin batera ikuskizun bat sortu da eta honen bitartez udalerriko artistek eta elkarteek Gabriel Arestiren “Euskal Harria” “Euskara herria” bilakatuko dute. “Ikuskizunak ardatz nagusi bat izango du: Gabriel Aresti idazle ospetsuaren irudia, alegia. Honen bizitza eta obra modu berezian ezagutzeko aukera izango dugu, ordubeteko musika saio atseginaz gozatzen dugun bitartean”, adierazi du Hala Dziporen kide Eider Zenarrutzabeitiak.

Arestiren poemak dantzarekin nahastuko dira eta bere irudiek berak hainbeste maite zuen hiriaren irudiekin bat egingo dute proiekzioetan. Zeinu-dantza, antzerkia, herri kultura eta euskara oholtza gainera igoko dira. Harria eta burnia, zaharra eta modernoa, hizkuntza eta herria. “Barakaldon Arestiren “Euskal harria” jasota, euskara herriarekin lotzea lortuko dugu”, gaineratu du Canterok.

“Agertokia adin eta diziplina ezberdinetako artistek beteko dute, euskararen alde indarrak batuz. Espero dezagun oraingoa lehenengo urratsa besterik ez izatea, eta hurrengo urteotan beste euskal idazle bati ondo merezitako omenaldia eskaini ahal izatea, asko baitira gure hizkuntzaren alde lan egin eta lan egiten duten idazleak”, azaldu du Eider Zenarrutzabeitiak.

Ekimen honen helburua herritar guztien inplikazioa lortzea da eta, horretarako, ikuskizuna baino lehenago, Barakaldo Antzokitik abiatuko den bertso-kalejira bat ere programatu da, “barakaldar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude”. Egunari amaiera emateko, Barakaldo Antzokiaren ondoko taberna batean musika, kantak eta pintxo batzuk ere egongo dira.

Barakaldok abenduaren 1ean, 20.00etan, ospatuko du Euskaren Eguna, abenduaren 2an eta 3an Barakaldo Antzokian Ibarra-kaldu kultur elkarteak Herrien arteko 20. Folklore jaialdia ospatuko duelako.

“Euskarak guztion bultzada behar duelako, eskaini diezaiogun merezi duen omenaldia barakaldar guztiak elkartuta”, adierazi dute bukatzeko Canterok eta Zenarrutzabeitiak.

–––––––

Artistas y asociaciones de Barakaldo realizarán un homenaje al euskera de la mano de Gabriel Aresti

  • Barakaldo Antzokia acoge el 1 de diciembre a las 20.00 horas el espectáculo ‘Euskal Harria-Euskara Herria’
  • Antes del espectáculo se llevará a cabo una kalejira con bertsolaris


El euskera es patrimonio cultural de las barakaldesas y barakaldeses, tanto de quienes conocen la lengua como de quienes no; por lo tanto, ¿Por qué no implicar al mayor número de vecinas y vecinos posible en su celebración? ¿Por qué no darles a ellas y ellos el protagonismo? Esa ha sido la reflexión sobre la que se ha trabajado desde el Ayuntamiento de Barakaldo en la celebración del próximo Día del Euskera, el próximo 3 de diciembre.

Cada vez se escucha más euskera en las calles, pero aún resulta difícil que el municipio viva en euskera. “Por ese motivo creemos que debemos sumar fuerzas entre las barakaldesas y barakaldeses para poder demostrar que en Barakaldo hay mucha gente y muchas asociaciones que realizan una labor asombrosa a favor del euskera y de los que, por lo tanto, nos debemos sentir orgullosos”, ha indicado Nerea Cantero, concejala de Cultura, Educación, Euskera, Juventud y Prevención en Drogodependencias.

Este es el mensaje que se quiere transmitir con el espectáculo musical y cultural organizado en Barakaldo Antzokia con motivo del Día del Euskera: “Ilusión porque somos muchos los que trabajamos a favor del euskera; orgullo porque las y los protagonistas son los barakaldeses, esperanza, porque si conseguimos sumar fuerzas, habremos dado un paso de gigantes”, ha subrayado Cantero.

Para conseguirlo, se ha creado un espectáculo de la mano de Hala Dzipo en el que artistas y asociaciones locales convertirán el Euskal Harria de Gabriel Aresti su particular Euskara Herria. “El espectáculo se centrará en la figura del este gran escritor, por lo que nos brindará la oportunidad excepcional de conocer su vida y obra de una manera muy especial, mientras disfrutamos de un espectáculo musical de aproximadamente una hora”, ha indicado Eider Zenarrutzabeitia de Hala Dzipo.

Los poemas de Aresti se mezclarán con la danza y sus imágenes se fundirán con proyecciones de la ciudad. Danza- gestual, teatro, cultura popular y euskera subirán al escenario; piedra y hierro, tradición e innovación, lengua y pueblo. “En Barakaldo vamos a alzar la piedra de Aresti (Euskal Harria) para conseguir que la ciudad se funda con el euskera”, ha añadido Cantero.

“El escenario se llenará de artistas de muy diferentes edades y disciplinas, todos sumando sus fuerzas en favor del euskera. Esperamos que éste no sea sino un primer paso y que en los próximos años podamos continuar ofreciendo un merecido homenaje a otros escritores vascos, ya que son muchos los que trabajan incansablemente a favor de nuestro idioma”, ha explicado Zenarrutzabeitia.

El objetivo de esta gran iniciativa es que lograr la implicación de la ciudadanía y, para ello, se realizará una kalejira previa al inicio del espectáculo que estará animada por bertsolaris “a la que queremos invitar a participar a las barakaldesas y barakaldeses”. La jornada finalizará con música, canciones y pintxos en un local hostelero cercano a Barakaldo Antzokia.

Barakaldo adelantará la celebración del Día del Euskera al 1 de diciembre a las 20.00 horas, ya que durante los días 2 y 3 de diciembre Barakaldo Antzokia estará ocupado con la celebración del 20 festival de folklore Herrien Arteko Folklore Jaialdia, organizado por Ibarra-Kaldu.

“El euskera necesita del empuje de todas y todos, así que sumémonos a ofrecerle a nuestra lengua el homenaje que se merece”, han concluido Cantero y Zenarrutzabeitia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada