publicidad

Barakaldoko euskaldunon jaia

Oharra. Urteak joan, urteak etorri eta SASIBURU elkarteak bere 30.urtemuga ospatu behar du.Urte hauetan guztietan euskarazko hainbat jarduera, ikuskizun, tailer eta kanpaina antolatu dugu.Batzuetan ekintza horiek geuk bakarrik antolatuak izan dira, baina beste batzuetan jai batzordeen laguntzaz edota beste talde eta eragileen laguntzaz,
30. urtemuga honetan Barakaldoko hainbat talde euskaltzaleren laguntza izan dugu, baita Udalaren Euskara zerbitzuarena ere. Horiei esker itzelezko jai egitaraua prestatu dugu guztion artean
.
Ohartxo honi atxikita, euskaldunon jaiaren egitaraua bidali dizugu.
Espero dugu egun ederra pasatzea eta zeuk ere BARAKALDOko EUSKALDUNON JAI horretan parte har dezazun.

Gogoan izan HERRI BAZKARIrako txartelak salgai dauzkazula Barakaldoko AEKn.