Hona sinopsia: Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren araua.
Irakurri liburua eta elkartu gurekin patxadaz hitz egin eta gozatzeko. Apirilaren 27an, 19:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean.