Los días 24 y 31 de diciembre, los últimos trenes de Cercanías del núcleo de Bilbao (C1 Bilbao-Santurtzi, C2 Bilbao-Muskiz y C3 Bilbao-Orduña) saldrán entre las 21.05 y las 21.50 horas. El día 25 de diciembre, los primeros trenes estarán en funcionamiento a partir de las 11.03 de la mañana.
Los trenes de Cercanías de Feve (C4f Bilbao-Balmaseda) también realizarán cambios en su horario habitual. Los días 24 y 31 de diciembre, el último tren de Bilbao a Balmaseda saldrá a las 20.20 y, en sentido contrario, partirá a las 20.44 horas. El 25 de diciembre y 1 de enero, el primer tren desde Bilbao a Balmaseda partirá a las 8.50 y, en sentido inverso, a las 8.45 horas. También saldrá, estos dos días, el primer tren a Karrantza y Santander a las 8.00 horas.
-----
Gabonetan ordutegia murriztu egingo da C3 linean (Bilbo-Urduña), abenduaren 21etik urtarrilaren 10era
- Renfek Aldirietako zerbitzuak moldatuko ditu Gabonetan eta urte berrian Bilbon
- Abenduaren 24an eta 31n azken trenak 21:05ean eta 21:50ean abiatuko dira
Gabonetako ospakizunak direla medio, Bilboko Renfe Aldirietako zerbitzuen ordutegiak moldatu egingo dira abenduaren 21etik urtarrilaren 10era. Horrek zerbitzuak murriztea ekarriko du, soilik Bilbo eta Urduña arteko C3 linean. Horrez gain, 2020ko abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta 2021eko urtarrilaren 1ean trenen zirkulazioa aldatu egingo da.
Abenduaren 24an eta 31n Bilbo erdiguneko Aldirietako azken trenak 21:05etik 21:50era artean abiatuko dira (C1 Bilbo-Santurtzi, C2 Bilbo-Muskiz eta C3 Bilbo-Urduña). Abenduaren 25ean lehenengo trenak goizeko 11:03etik aurrera egongo dira martxan.
Feveko Aldirietako trenen ohiko ordutegian ere aldaketak izango dira (C4f Bilbo-Balmaseda). Abenduaren 24an eta 31n, Bilbotik 20:20ean abiatuko da azken trena Balmasedarantz; kontrako noranzkoan azken trena 20:44an abiatuko da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, lehenengo trena Bilbotik Balmasedarantz 08:50ean abiatuko da, eta kontrako noranzkoan, berriz, 08:45ean Bidenabar, bi egun horietan Karrantza eta Santanderrerantz joateko lehenengo trena 08:00etan abiatuko da.