EAE abiapuntu edo helburutzat duten txartelak aldatu edo bertan behera uztea erraztuko die Renfek bidaiariei, inolako kostu gehigarririk gabe
Gaurtik hasi eta azaroaren 10era arte Gaurtik hasi eta azaroaren 10era arte Renfek EAEko edozein geltoki abiapuntu edo helburutzat duten txartelak aldatu edo bertan behera uztea erraztuko du, inolako kostu gehigarririk gabe, bai AVE/Distantzia luzeko zerbitzuetan, bai distantzia ertaineko zerbitzuetan.
Autonomia erkidego honetan mugikortasuna murrizteko ezarritako ezohiko neurrien aurrean, konpainiak horrelako operazioak egitea erraztuko die kaltetutako bidaiariei.
Bidaia behar bezala justifikatuta ez daukaten bezeroek, edo bidaia egin nahi ez dutenek, txartelaren zenbateko osoa itzultzeko edo bidaiaren data aldatzeko eskaera egin ahalko dute, inolako kosturik gabe.
Txartelak aldatu edo bertan behera uzteko eragiketak Renferen webgunearen bitartez www.renfe.com, geltokietako leihatiletan, bidaia agentzietan, autosalmenta makinetan eta telefonoz egin daitezke (912 320 320 eta 91 919 05 04).