publicidad

Bisitatu Munoa barrutik berbalagunokin

Barakaldo, 2 may 2019. Oharra. Barakaldoko berbalagunek aukera izango dute Munoa finkako jauregia barrutik ikusteko. Izan ere, maiatzaren 16an, 11.00etan bisita gidatua egingo dute. Gehienez 20 lagunentzako tokia egongo da, beraz, parte hartzeko izena eman behar da ahalik eta azkarren: barakaldo_berba@aek.eus edota 678 626 567. Barakaldo ezagutzeko abagune polita, eta, gainera, euskaraz.