Sasiburu euskaldunen elkarteak antolatzen du 'Tadjikistanen txirrindulaz' diaporama

Sasiburu euskaldunen elkarteak antolatzen du 'Tadjikistanen txirrindulaz' diaporama
Ekainaren 1ean, osteguna, 19.00ean, San Bizenteko kultur etxean
Oharra. Sasiburu elkartekook hurrengo egunetarako zenbait jarduera antolatu dugu: garagardoari buruzko hitzaldia, Laugar garagardo fabrika ezagutzeko txangoa eta diaporama bat. Oraingoan ekainaren 1ean, osteguna, antolatu dugun ekintzaren berri eman nahi dizugu: 'Tadjikistanen txirrindulaz' diaporama. Gizakume batzuk nahiko abenturazaleak dira eta beste herrialde urruti batzuk era berezian ezagutzeko gogoa daukate, hauxe da bikote protagonista honen istorioa.Irakur ditzagun protagonista bietako baten hitzak: "Dushanben nago jeep baten sabaiaren gainean bizikletak bidaia neketsu eta luze baterako prestatzen. Inguruan, gizon ugari bildu dira niri begira, jakin-minaz. Ez, Tadjikistanen ez da ohikoa emakume bat horrelakoak egiten ikustea eta horrexegatik igo naiz ni gora. Txapazko talaia horretatik gizonezko mundu horri bideratutako berdintasun adierazpenaren mezulari bihurtu naiz". Noiz: Ekainaren 1ean, osteguna, 19.00ean. Non: San Bizenteko kultur etxea