Arteagabeitia Zuazo celebra sus fiestas del 20 al 23 de junio además del mercado medieval

Barakaldo, 18 jun 2025 . Arteagabeitia Zuazo celebra este fin de semana del 20 al 23 de junio sus populares fiestas, que, como ya es constumbre, coinciden con su mercado medieval. Un centenar de actividades festivas más otras tantas en la feria medieval del bulevar de Azcue forman parte del programa. Hay conciertos, concursos gastronómicos, folclore, deporte, juegos infantiles y una alta implicación de los hosteleros de la zona.

Umeentzako antzezlana, Biolin magikoa

Oharra. Antzezlan honetan Basilio Durpin eta Igor Ivanovich Petronov lapur maitagarrien abenturak ikusiko ditugu, mundua eta Historian zehar ibiliko dira altxor preziatuenaren atzetik: Burbon konderriaren Biolin Magikoa. Bidean musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta barre mordoa topatuko ditugu, baina ez hori bakarrik, gure lapur bikoteak luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate, Eskoziar parranderoak, gondolero trebeak, Errumaniako ijitoak eta baten bat gehiago.


Euskaraz erditutako lan originala da, parrarazteaz gain zuzeneko biolin musika eta musika Historiaren zati bat azaldu nahi ditu. Horretarako istorio fresko, dibertigarri eta akzioz beteriko batean murgiltzen gaituelarik. Gure nahia 6-12 urte bitarteko ikuslegoari helaraztea da, baita hauen guraso eta laguntzaileei ere, jakin badakigu eta, helduak noizbait haur bidai magiko zaleak izan zirela (eta zorte pixka batekin oraindik direla).


NORI ZUZENDUA: Famili osoarentzat, 6-12 urte bitarteko gaztetxoak
NOIZ: URRIAREN 4A, LARUNBATA, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.