La asociación en defensa del euskera
Sasiburu ha organizado para el 12 de abril un festival de cortomentrajes en euskera que permitirá disfrutar de nueve piezas producidas en los dos últimos años. Esta proyección, que forma parte del festival
Laburbira, incluye obras de Asier Altuna y Angel Aldarondo, además de otros realizadores menos conocidos. La sesión se celebrará a las 19.00 horas en la
casa de cultura de San Vicente..
Comunicado

Datorren
apirilaren 12an, arratsaldeko 19:00etan,
San Bizenteko Kultur Etxean LABURBIRA FILM LABURREN EMANALDIA ikusteko aukera izango dugu Barakaldon. Jarduera hau
SASIBURU elkarteak antolatu du TOPAGUNE euskara elkarteen federakundearen laguntzaz.
Bederatzi ikus-entzunezko
LABURBIRAren zortzigarren edizioak 27 emanaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society delakoaren eskutik.
Emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak
ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saio Aizpurua "Txintetilla", Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere.