Comunicado de EH Bildu
EH Bilduk etxebizitzaren egoera salatu eta honetarako eskubidea aldarrikatu du Ezkerraldean, Monopolyaren ohiko jokoa birsortuz
Ezkerraldean ere agerikoa da etxebizitza larrialdia. Beste hainbat adierazleren artean, alokairu eta salmenten batez besteko prezioak aztertzea baino ez dago: 734€ eta 947€ arte inguruan dago alokairuaren prezioa eta 162.000 eta 212.000€ artean salmentarena.
Zalantzagarria iruditzen zaigu EAJ eta PSEren borondatea politika publiko ausart eta arduratsuak ezarri eta etxebizitza-merkatuan beharrezkoa den esku-hartzea egiteko. Aitzitik, EH Bilduk lehentasunez, ausardiaz eta anbizioz heldu dio gaiari. Horrela ari gara egiten gobernatzen ari garen udalerrietan, hala nola, Galdakaon, Lekeition, Iruñean edota Azpeitian.
Bide beretik, Ezkerraldeko lau herrietan, EH Bilduk konpromiso irmoa hartu du gure gaitasun politiko-instituzionalaren bidez etxebizitza politiketan eragiteko, proposamen, akordio zein bestelako tresnak baliatuz.
Hori dela eta, lehentasunezkotzat jotzen ditugu gure lau udalerrietan honako neurriak aktibatzea:
Alokairuaren prezioari muga jartzea, herriak tentsio eremu izendatuz.
Etxe hutsak mobilizatzea, dagoen alokairu zein salmenta eskaera handiari aterabidea emateko.
Parke publikoa handitzea, eraikitzen diren etxebizitza promozio berri guztietan babestutako etxebizitzen ehunekoa handituz eta alokairura bideratuz.
EH Bildu denuncia la situación y reivindica el derecho a la vivienda en Ezkerraldea recreando el típico juego del Monopoly
Nos parece cuestionable la voluntad de PNV y PSE de implementar políticas públicas valientes y responsables y realizar la intervención necesaria en el mercado de la vivienda. Por el contrario, EH Bildu ha abordado la cuestión con prioridad, valentía y ambición. Así lo estamos haciendo en los municipios en los que gobernamos, como Galdakao, Lekeitio, Pamplona o Azpeitia.
En el mismo sentido, en las cuatro localidades de la Margen Izquierda, EH Bildu se ha comprometido firmemente en incidir en las políticas de vivienda a través de nuestra capacidad político-institucional, mediante propuestas, acuerdos y otros instrumentos.
Por ello, consideramos prioritario activar en nuestros cuatro municipios las siguientes medidas:
Poner límite al precio del alquiler, declarando a los pueblos zona de vivienda tensionada.
Movilizar las casas vacías para dar salida a la alta demanda de alquiler y venta existente.
Incrementar el parque público, aumentando el porcentaje de viviendas protegidas en todas las nuevas promociones de vivienda que se construyan y destinándolas al alquiler.