El hospital de Cruces crea un sistema automático para informar del tratamiento a familias de niños con cáncer

Barakaldo, 15 feb 2025 . El hospital de Cruces ha puesto en marcha un sistema automatizado para informar a las familias de niños con cáncer, mediante mensajes al teléfono, sobre cuándo acudir a consulto y cuándo está preparada la medicación en el hospital de día de Oncología Pediátrica. La herramienta se llama Farmaprest y busca "optimizar y mejorar la experiencia a lo largo del proceso del tratamiento".

Sasiburuk eta Eguzkik kontsumoari buruzko hitzaldia eta zuhaitz landaketa egingo dituzte

Prentsa oharra. Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? hitzaldia eta Zuhaitz egun bi antolatuko ditu Eguzki talde ekologistak, Sasiburu elkartearen eta Bagatzako kontsumo taldearen laguntzaz. Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? hitzaldia otsailaren 18an arratseko 19:00etan hasteko iragarrita dago San Bizenteko kultur etxean.

Bi zuhaitz landaketa ere antolatu dituzte Eguzkikoek Sasiburu euskara elkartearen eta Bagatzako Kontsumo taldearen laguntzaz. Lehenengoa, Larrabetzun 600 zuhaitzez osatutako baso bat landatzeko. Jarduera hau otsailaren 22an, larunbatarekin, egingo da. Barakaldotik autobusez joateko aukera egongo da 3€ truke nagusiak, eta haurrek dohainik joateko aukera izango dute. Bigarren zuhaitz landaketa Barakaldoko San Bizente auzoan, hilerri inguruan, martxoaren 9an goizeko 10:00etatik aurrera egingo da.

Baratzeko produktuei buruzko hitzaldia.

Bagatzako kontsumo taldea Bagatza auzoan kontsumo arduratsua sustatzeko talde bat sortu da. Horren ornitzaileak ,Aitor, Larrabetzuko baserritarra, kontatuko digu nola ekoizten duen modu ekologiko eta iraunkorrean pestizidarik eta ongarri kimikorik gabeko produktuak lortzeko, sasoikoak, 0 kilometrokoak eta bitartekaririk gabekoak. Gainera, kontsumo talde batean parte hartzeak dakartzan konpromisoak eta ardurei buruz hitz egingo da eta interesaturik egon daitezkeen pertsonei zalantzak argitzen saiatuko dira Bagatzako kontsumo taldekoak.

ZER: ZER DA KONTSUMO TALDE BAT? HITZALDIA.
NOIZ. OTSAILAREN 18an, 19:00etan.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.