2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai ezartzen dituzte gabonetarako. Balorapena egiteko unean, pozik agertu dira 2021ean, 2200 saskiren heina atxikitzeaz. Kopuru egokia da, bai ekonomikoki haien beharreri erantzuteko bai eta mozkinen eskeintzan.
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua gelditzen da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Ber ildotik eta azken hilabetetako informazioari begirada bat emanez, Ikastolen alde ari diren militante orok badaki deus onik ez dela itxaron behar frantses estatuaren aldetik. Murgiltze eredua zalantzan jarri zuten iragan udaberrian erranez Frantziako konztituzioaren kontrakoa zela. Esandakoa ekintzazen balu, euskararen geroa lander haundian ezar lezake. Beraz hobe, gaurdanik gure esku dagozten dinamikak martxan jartzea, bihar eta etorkizunean autonomia haundiago batekin bizitzeko gisan. Hortan datza ere saski salmentaren funtsetako bat.
Azkenik, nahizta saretzeko lan bat daramaten zonalde ainitzetan, oraindik loturarik gabeko erremuak gelditzen dira. Nahi lukete, saretze lan hau lurralde guzietarat hedatu, salmentari buruzko informazioa zabaltzeko eta saskiak erosteko posibilitateak errexteko. Interesatua den jende oro integra dezake proiektu hunen garapena gure weborriaren bitartez harremanean sartuz.
Aurten ere, hiru saski mota izanen dira salgai : Pettarra Arbaila eta Basabürüa. Erosle fidelak ohartuko dira xiberoko mendiak zituzten saskiak desagertu direla, xiberoko hiru eremuen izenekin. Aldaketa horiek Nondik heldu dira ? Azken urteetan aragirik gabeko saski baten eskaera jasotzen zuten, gasnaren arrakasta ere hor zen horretarako aurten saski guzietan kilo bat ezarria izanen da, bestalde mozkin berriak ere proposatuak izan dira eta bukatzeko ahate gripearien ondorioetan gibel osoak ezin eskeinian izan dira. Prezioen aldetik bizi den inflazioak eragina izan du eta ez ohiko zenbakiak agertzen dira prezioekin ahal bezain zuzen jokatu nahi izan baitute. Hona aurtengo saski berrien prezio eta osaketa.
Pettarra 51€ : Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak
Arbaila 57€ : Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pastak.
Basabürüa 68€ : Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazna kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra, eta pastak.
Saskiak (gazna, pastak, eztia, axoa, zaltxixoi, pate, pastelak, tisanak, erreximenta) Erran gabe doa, produkzio ttipiko ekoizleak direla. Kalitate haundiko eta bertan ekoiztu mozkinak eskaintzen dituzte. Horrek, suposatzen du osagaiak aldatu daitezkela produkzioaren arabera.
Xiberoko ikastolen saski salmenta kanpaina azaroaren lehenean abiatu eta azaroaren 27-an bururatuko da.
Abenduaren 9 an aurreikusten ditugu banaketa egunak.
Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean erosi daitezke eta eskuratzeko guneak webgunean hautatu beharko dira.