publicidad

Vivaldiren 'Lau Urtaroak' umeentzako antzezlana aurkezten du Sasiburu elkarteak

Urtaroak Vivaldiren begietatik
La asociación de vascohablantes organiza la representación de 'Urtaroak Vivaldiren begietatik', de la compañía Zirtaka antzerki taldea, basada en los conciertos 'Las cuatro estaciones' de Vivaldi Este 11 de noviembre a las 18.00 horas en la casa de cultura de San Vicente
Oharra. Sasiburu elkartekoek umeentzako antzezlan bat antolatu dugu datorren asterako. Vivaldi musikagilearen 'Lau urtaroak' musika lanean oinarritutako antzezlana aurkezten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko antzezlan bat aurkezten dizuegu. Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren arteko uztardura egiten dugu antzezlan honetan, haurren ilusioa eta irudimena zabaldu nahian. Izan ere, urtaro bakoitzaren agerpena eta ezaugarriak azalduko dira, beti ere, argi beltzaren teknika erabiliz. Antzezteko teknika hau ez dago oso zabalduta Euskal Herrian zehar, baina aldiz, oso aproposa da haurrentzat, berari esker bi gauza ulertzera, identifikatzera eta sentitzera heldu ahal direlako: alde batetik, interpretatzeko era berezi eta original bat argi beltzaren bidez. Eta bestetik, musika klasikoak ematen dizkigun aukerak gure barnerarino sartzeko eta sentitzeko.

Zer. Vivaldiren 'Lau urtaroak' umeentzako antzela / noiz: azaroak-11, arratsaldeko 18.00etan / non. San Bizenteko kultur etxean (Clara Campoamor)