publicidad

Sasiburuk hitzaldi bat antolatu dugu energia alternatiboei buruz

Gaur egungo energia alternatiboak
Oharra. Datorren asterako, urriak 7 asteazkena, Sasiburuko kideok, Eguzki elkartearekin batera, hitzaldi bat antolatu dugu, energia alternatiboei buruz. GoiEner-ek, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak, gaur egungo eredu energetikoren alternatibak aurkeztuko dizkigu. Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz. / 'Gaur egungo energia alternatiboak' / Noiz: urriak-7, asteazkena, 19.30 / Non: San Bizenteko Kultur Etxea (Clara Campoamor)