publicidad

Sasiburuk abian jarri du lehiaketa sortzaile eta interaktiboa

Oharra. Sasiburuk, Barakaldoko euskaldunon elkartea, abian jarri du lehiaketa sortzaile eta interaktiboa. Baina zertan datza lehiaketa hau? Ez dakigu ea zuek menperatzen duzuen HORMAKIN hitzaren esanahia baina bi hitzetan esanda sare sozialetan horma edo "muro" delakoan maiz itsasten ditugun irudi zein esaldiak dira, askotan euskaraz egon beharrean beste hizkuntza batzuetatik kopiatzen eta erabiltzen ditugunak gure pentsamenduak hobeto islatzen dituztelakoan. Gure asmoa da horri buelta ematea eta sare sozialetan gero eta mezu gehiago euskaraz ikustea eta erabiltzea.

Hau guztia dela eta, honekin batera txertatu ditugun artxiboetan HORMAKIN lehiaketa honetan nola parte hartu, zeintzuk diren arauak eta baldintza teknikoak eta nola ez, irabazleentzako sarien sorta azaltzen dizkizuegu.

Edozein zalantzarik izanez gero edota argibiderik behar izatekotan gure posta elektronikora mezu bat helaraztea besterik ez duzue behar. gu geure aldetik, ahalik eta lasterren zuekin jarriko gara kontaktuan argibideak emateko.

Azken eskaria, zuen lagun taldeetan zabaldu ahalik eta hormakin gehien bildu ahal izateko.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunarekin batera sarien berri jasoko duzue.