publicidad

Barakaldoko Gazte Greba Komitea convoca una asamblea para preparar la huelga general del 26

Un colectivo denominado Barakaldoko Gazte Greba Komitea ha convocado para este jueves 20 de septiembre, a las 20.00 horas, una asamblea en la iglesia de San Vicente para tomar las decisiones necesarias para preparar, en la huelga general del 26 de septiembre, una "respuesta fuerte y firme a los recortes educativos y sanitarios y la grave situación laboral de la juventud".


Comunicado

Barakaldoko gazte greba komiteak, gure errealitateari so eginez gero, greba honetan aktiboki parte harteko deialdia egiten du.

Gazteen egoera Barakaldon gero eta larriagoa da lan eremuan, bada, ikasketak amaitu orduko ez dugulako inolako aukera duinik, ez baldin bagara atzerrira joaten.

Kapitalismoak, krisiaren aitzakipean, lanpostuak suntsitu eta prekarietatea areagotu egiten du, eta, hau gutxi balitz, hezkuntzan zein osasunean murrizketak egiten ditu, gure bizi-baldintzak kolokan jarriz.

Honen adibide garbia BEZaren azken igoera ikaragarria daukagu, langile klaseari eta gazteoi zuzenduta dagoen eraso garbia izanik.

Greba honetan erantzun gogor eta irmo bat antolatu nahian, gazte greba komiteak Barakaldoko gazteei deia luzatzen die irailaren 20an (Osteguna) San Bizenteko elizan elkartzera biltzar bat egiteko, eta beharrezkoak diren erabakiak guztion artean hartzeko.

BARAKALDOKO GAZTE GREBA KOMITEA!