publicidad

El grupo de mujeres jóvenes Iretargi abre blog

El nuevo grupo de mujeres jóvenes Iretargi ha puesto en marcha su página web, un blog en el que el colectivo da cuenta de sus actividades y plantea las denuncias ante la violencia machista que se producen en la anteiglesia. La organización, que también tiene un espacio en la red social Facebook, se hace eco de convocatorias de otras entidades y también ofrece imágenes de sus intervenciones, como el akelarre que realizó durante la noche de San Juan en San Vicente.




Presentación del grupo
ENTZUN DEZATELA EMAKUME GAZTEON OIHUA!!
Azken urteetan zehar agerian geratu dira Euskal Herriak pairatzen ari dituen aldaketa ugariak. Izan ere krisiak, hezkuntzaren plan berriak, lan baldintza kaskarrak, sexuen arteko ezberdintasunak, etxebizitza eskubidearen urraketak, hizkuntzaren eta kulturaren zapalkuntzak eta beste hamaika gauza eragin handia izan dute euskal gizartean. Hori gutxi balitz, gure oihuak kaleetatik ateratzeko nahian, gazteok jazarpen berezia pairatu izan behar dugu urtez urte.

Gizarte eredu honek, gazteon konpromisoa, ikasteko grina eta kalera irteteko gogoak usteldu nahi dizkigu.

Honenbestez, gazteoi eskaintzen diguten bizi eredu bakarra bizimodu sozialetik at dago. Hots, etxean geldiaraztea, etorkizun perfektu baten alde gogor aritzea (esaterako, boloniaren bitartez egin beharreko ikasketak) , indibidualismoan oinarritzea, kontsumismo basatia egitea herritarron artean, lehiakortasuna sustatzea, errepresioa pairatzea,etab. Azken finean aurrean aipatutako guztia, bakoitzak dituen baloreetatik at egotera eramaten gaituzte.

Honen ondorioz, Barakaldoko gazteok bildu eta gure herriaren diagnostiko bat egitea erabaki genuen, gazte guztion hitza islatuta ikusiko zuen diagnostikoa alegia.

Honekin esan nahi dugu, gazteok garen heinean guri eragiten dizkiguten erabakiak eskubide osoz erabaki ditzakegula, bai eta gizarte osoari eragiten dizkiotenetan ere.

Gure eskubideak, guk eraiki behar ditugulako! Horregatik etxebizitza eskubidearen, lan baldintza duinaren, hezkuntza sistema publikoaren, askatasunaren, ama lurra defentsaren eta sexuen arteko parekidetasunaren alde borrokatzen jarraitu behar dugu.

Sexuen arteko parekidetasuna? Bai neska! Emakumeok ere zer edo zer esateko dugulako! Barakaldon emakume gazteok orain arte herrian pairatu izan ditugun arazoak non landu ez geneukanez, emakume talde gazte bat eratzea proposatzen dizuegu. Kontuan izanda Barakaldon hamaika arazo daudela oraindik konpontzeko: jai giroko musika sexista, emakume langilearen egoera lazgarria askotan gizonezkoen baino askoz ere okerragoa, eraso sexistak, Barakaldoko puntu beltz ugariak etab.

Beraz, diagnostikoan parte hartu zuten gazteekin bat eginez, guk ere argi ikusten dugu Barakaldoko emakume gazteok bildu behar garela esandako guztiari aurre egiteko, eta herrian dagoen sexismoa geldiarazteko kosta ala kosta. Guk ez dugu egoera hau zertan jasan beharrik, gure eskubideen alde borrokatu behar dugu, bai eta gure bizimodua aukeratzeko parada izan behar dugu.

Hemendik Barakaldoko emakume gazte guztiei dei egiten diegu talde honetan parte hartzera, honen aurrean gogor eta tinko borrokatzeko! Ez gaituzte isilaraziko!

EMAKUME GAZTEOK BORROKAN!