Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak preso gaixo larriak kaleratzea aldarrikatzeko zeraman kanpainaren harira, elkarretaratzeak egin ziren pasa den larunbatean, urriak 31, eguerdian, hainbat ospitaleren aurrean. Besteak beste, gure herrian ere izan genuen aukera preso gaixo larrien askatasuna exijitzeko Gurutzetako ospitalean. Bertan, 90 lagun inguru elkartu ziren, euskal errepresaliatuen senideak, osasun arloko profesionalak eta sindikatu ezberdinetako delagatuak tartean zirela.
Sigue leyendo