publicidad

Abre del 15 al 29 de abril el concurso de microrrelato en euskera con 500 euros en premios

Barakaldo, 13 abr 2024. El Ayuntamiento de Barakaldo ha convocado la novena edición de su concurso de microrrelatos en euskera, en el que se reparten tres premios en metálico que suman en total 500 euros. Los interesados deben enviar sus obras con un máximo de 20 palabras incluyendo obligatoriamente la expresión "Begi ertzetik begira". El plazo de envío es del 15 al 29 de abril y hay que hacerlo por whatsapp o telegram al número 650 700 261.

Convocatoria
Mikrokontakizunen IX. Lehiaketa

Euskarazko literatur sormena sustatu eta bultzatu nahian, Barakaldoko Kultur Ekipamenduen Hurbileko Sareak Mikrokontakizunen IX. Lehiaketarako deialdia egingo du. 

1. Hala nahi duten 16 urtetik gorako guztiek har dezakete parte lehiaketa honetan euskarazko kategorian.

2. Parte-hartzaileek gehienez 20 hitzeko mikrokontakizun bat idatziko dute, kontatu gabe derrigorrean sartu beharko diren hitzak: ‘Begi ertzetik begira’. Halaber, parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 2 lan aurkeztu ahal izango ditu, beti ere oinarri hauek xedatzen dituzten betekizunak aintzat hartuta.

3. Kontakizunak originalak, argitaragabeak eta aurrez saritu eta/edo argitaratu gabeak izango dira.

4. Kontakizunak ‘Whatsapp’ edo ‘Telegram’ bidezko mezu baten bitartez bidaliko dira ondoko telefono zenbakira: 650 700 261, inolako izen edo identifikazio-daturik adierazi gabe.

5. Mikrokontakizunak bidaltzeko epea 2024ko apirilaren 15eko 00:01etik apirilaren 29ko 23:59ra egongo da zabalik. Epe horretatik kanpo ez da mezurik onartuko.

6. Honako sari hauek banatuko dira:
- 1. Saria: 200 €
- 1. Akzesita: 150 € 
- 2. Akzesita: 150 €

7. Epaimahaia komunikazio, hizkuntza eta literatura alorreko profesionalek osatuko dute. Epaia apelaezina izango da, eta epaimahaiak ebatziko du oinarrietan agertzen ez den edozein gorabehera. Sariak eman gabe ere gera litezke.

8. Epaimahaiak jasotako 20 mikrokontakizunik onenak hautatuko ditu, ondoren horien artean sarituko diren 3 lanak aukeratzeko. Finalistak zein saritutako 3 lanak Barakaldo Euskaraz gizarte sareetan (Facebook, Twitter, Instagram) argitaratuko dira.

9. Sariak 2024ko maiatzaren 16an Barakaldo Antzokian egingo den Sari Banaketa ekitaldian emango dira jakitera.

10. Ez dute lehiaketan parte hartzerik izango ez epaimahaikideek, ez zuzenean antolakuntzarekin zerikusia duen inork.

11. Barakaldoko Udalaren Kultura Arloak lan guztien jabetza bereganatuko du, baita eurak erakutsi, berregin edo argitaratzeko eskubidea ere. Lanak Udalaren kultur ondare bihurtuko dira eta ezin izango dira salerosi.

12. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak oso-osoan onartzen direla esan nahi du. Aurkezteko baldintzak betetzen ez dituzten lanak atzera botako dira.

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan adierazitakoa betez, jakinarazi nahi dizugu inprimaki honetan adieraziko dituzun datuak Kultur Aretoko Lehiaketetako partaideen datu-fitxategi batean erregistratuko direla; horren helburua deialdietan parte hartzen duten hautagaiak ezagutzea da; informazioa Barakaldoko Udalaren Kultur Arloko langile eta arduradunek jasoko dute eta fitxategiaren arduraduna Barakaldoko Udala izango da (Herriko Plaza, 1).