publicidad

Opinión / Barakaldo Hezkuntza Bilgunea / Trueba Institutuko egoeraren salaketa

Artículo de la plataforma Barakaldo Hezkuntza Bilgunea. Este fin de semana es el aniversario del desalojo del instituto de Trueba. Han pasado ya 5 años desde que el alumnado y profesorado de Trueba se quedaron en la calle de un día para otro. A pesar de ello, hoy vemos que esta situación está todavía sin solucionar. La comunidad educativa de Trueba se encuentra en una complicada situación, en teoría provisional, que ha obligado a ésta a hacer uso de un espacio que no es el suyo con todo lo que ello conlleva: cambios en los horarios, falta de espacio, problemas en el patio por carecer de un espacio adecuado...

Asteburu honetan Truebako Institutuaren desalojoaren urteurrena da. 5 urte luze igaro dira, eta eman den aurrera pausu bakarra eraikina zegoen lursaila garbitu eta sastrakak kentzea izan da. 2018an eraikina hustu zuten eta dagoeneko 2023/2024 kurtso honetan haiena ez den eraikin batean daude ikasleak, noiz arte luzatuko da egoera hau?

Hustuketa gertatu zenean DBH1era sartu berri ziren ikasleak batxilergoko bigarren maila bukatzear daude orain. Bigarren Hezkuntzako etapa osoa egoera honetan eman dute. Hau pena, eta ez da promozio bakarra izango, ikasturte batzuk falta dira oraindik eraikina bukatuta egon arte. Agian hori da klabea, utzi familiak ohitzen, utzi familiak aspertzen, utzi familiak gogoa eta indarra galtzen...eta utzi familiak eta ikasleak oroimenik gabe. Datorren urtean matrikulatuko direnek jada ez baitute jakingo Trueba institutua beste leku batean zegoela, eraikin propio bat zuela, beraien etxetik hurbil.

Denok dakigun moduan, gaur egun Trueba Institutuko ikasleek antzinako Minaseko unibertsitatearen eraikina erabiltzen dute. Hainbat eskolek partekatzen duten lekuan, alegia. 1.856 ikasle espazio murriztu batean, horrek esan nahi du institutu publikoetako ikasleen ia % 80 pilatuta daudela. Honi erantsi behar diogu itunpeko bat, Paules, 828 ikasleekin eremu berean dagoela.

Ezegonkortasun egoera honek ikasleen ikasketa prozesuan eragin larriak ekar ditzake, apatia eta motibazio falta, besteak beste. Ikasleek ez dute haien lana egiteko leku egokirik, eraikinean dagoen liburutegia udalekoa da, beraz erabilera guztiz publikoa da. Atsedenaldietarako tokiren falta nabarmena da, eta euri egunetan egoera konplikatzen da... Honi gehitu behar zaio institutuaren inguruan Ibaibe eskolako eta Minas eta Trueba institutuetako aparkalekuak daudela...

Horrez gain, irakasleentzat ere egoera ez da erraza , aipatutako eraikinaren gabeziengatik eta irakasle askoren egonkortasun ezagatik, hezkuntza proiektu sendo baten parte sentitzeko zailtasunak biziki agertzen dira. Bestalde, desplazatuta egotearen ondorioz, azpiegituretako arazoak ere jasan behar dituzte, bikoiztu egin behar baitituzte beren indarrak, denbora, gogoa eta lana, hezkuntza kalitatearen kaltean.

Eta familiek nola bizi izaten dute egoera hori? Ba egoera horrek NEKEA eragiten du; familiek ikusten dute nola administrazioak ez duela esandakoa bete; ez duela haien kezkak kontuan hartzen. Askotan familiei inplikazio handia eskatzen zaie baina... nola parte-hartu? Nola kolaboratu administrazioarekin, administrazio horrek kontuan hartzen ez bazaitu.

Hau guztia de eta, Barakaldoko Hezkuntza Bilguneak Truebako familia, irakasle eta ikasleei indar eta babes osoa eman nahi die, eta egoera honen erantzule nor den argitu. Era berean egoera hau salatu nahi dugu.

Kronologia

• 2018ko abenduan eraikina hustu, ikasleak Artazu Goikora lekualdatu eta pare bat hilabeteren buruan, Minasera ikasleak eraman

2021eko otsailean Truebako proiektu berriaren aurkezpena. Alegazioak egiteko epea zabaldu. Familiek hainbat proposamen planteatu, apirilean guztiei ezetz erantzun (haien artean sukalde bat gehitzea proiektuari).

• 2021eko ekainean Truebako IGEtik Amaia del Campo alkateari familiek aurkeztutako alegazioen alde egiteko eskatu zitzaion. Abuztuan alkatearen erantzuna: sukaldearen eraikitzeari baietz, gainontzeko alegazioei ezetz.

• 2022ko otsailean Bizkaiko delegatuari galdetu zitzaion noiz hasiko ziren obrak: erantzuna 2023ko ekainean

• 2022-23 ikasturtean zehar jakin zen obrak ez zirela hasiko 2024ko ekainera arte

• 2023ko irailean prentsan agertu zen obrak ez direla 2024ko uda igaro arte hasiko.