Niños de corta edad y adultos de Lutxana sufren dolores de cabeza que atribuyen al ruido de Oxinorte

  Barakaldo, 24 jun 2025 .  El barrio de Lutxana padece desde hace 10 meses un pitido constante debido a la actividad de la empresa química Oxinorte que está provocando, según la asociación de vecinos, repetidos casos de adultos e incluso niños de corta edad con trastornos de sueño e intensos dolores de cabeza que les han obligado a recibir tratamientos médicos. La situación se han agravado con el calor y la necesidad de abrir ventanas para combatirlo. "Es una agresión diaria a lo que estamos sufriendo".

Azaroaren 4an euskararen aldeko manifestazioa + urriaren 25ean argazkia eta hitzaldia 'Euskara eta Ezkerraldea'

Sasiburu elkartearen oharra. Jakingo duzunez, azkenaldi honetan, EUSKARAREN ERABILERAREN AURKAKO EBAZPEN JUDIZIALAK areagotu egin dira Euskal Herri osoan. Injustizia horri aurre egiteko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko Kontseiluak manifestazio bat deitu du arazoaren 4rako Bilbon, _OLDARRALDIAREN AURREAN, EUSKARAREKIN BAT, EUSKARAZ BAT_ 
(kartela eta eskuorria erantsita dituzue). 

Barakaldon, manifestazio hori babeste aldera, hainbat ekimen abiarazi dira:

1. Urriaren 25ean, 19:15ean, Clara Campoamor Kultur Etxean, manifestazioa babesteko ARGAZKI KOLEKTIBO BAT aterako dugu. Beraz, zure sostengua adieraztera etor zaitezen eskatzen dizugu.

2. Argazkia atera ondoren, urriaren 25ean 19:15 aldera, Clara Campoamorren bertan, Sasiburu elkarteak manifestazioa girotzeko HITZALDI BAT antolatu du: _EUSKARA ETA EZKERRALDEA. HAINBAT HAUSNARKETA ETA IRITZI LEHENAZ, ORAINAZ ETA GEROAZ_. Bertan parte hartzeko gonbidapena ere egiten dizugu (kartela ere erantsita dago)

3. Azkenik, zure elkarteak azaroaren 4ko manifestazioa babesten badu, ZURE ATXIKIMENDUA ADIERAZTEKO eskatzen dizugu e-posta honi erantzunez (barakaldo@aek.eus), ekimena egiteko bezperan, prentsa ohar bat aterako baitugu, manifestaziora atxikitzen diren Barakaldoko elkarte guztiekin.

Mila esker zure arretagatik eta denon eskubideak batera babestuko ditugulakoan, agur bero bat

Barakaldoko AEK-ko irakasleak