Barakaldoko euskaldunok ezintasun nabarmena dugu euskaraz bizitzeko, nahiz eta legeak horixe bera bermatu beharko ligukeen. Behin eta berriz oztopoak topatzen ditugu gure bizitza normaltasunez garatzeko, eta horren aurrean gure kezka eta kexa agerian utzi nahi dugu. Adibide batzuk aipatzearren: udal zerbitzu publikoetara jotzen dugunean (kultur etxeetara, kiroldegietara, liburutegietara) maiz erdaraz aritzera behartuta egoten gara. Euskarazko arreta eskasa edo zuzenean ezinezkoa, gaztelaniaz bakarrik eskaintzen diren ikastaroak eta abar luze bat. Honek guztiak, gainera, deseroso sentitzera garamatza, hau da, euskaldunok gure jaioterrian arrotz sentitzera.
Guzti hau gutxi balitz, egoera honetaz kexu garenean, babestu beharko gintuzketenak gure aurka daudela aurkitzen dugu. Izan ere, azken gertakari honek bistan uzten du sistema judizialak ez dituela gure eskubideak babesten eta are beldurgarriagoa dena, azken ebazpen hori aurrekari bilaka daitekeela, hau da, euskaldunon eskubideak urratzea betikotu dezakeela.
Gure eskakizuna eta aldarria xumea da: legea bete dadila, hain zuzen ere, indarrean dauden 2016ko Udal Legea eta 179/2019 Dekretua.
Hauxe da Sasibururen irakurketa eta Barakaldoko kultur ekintzaileei, erakunde politiko nahiz sindikalei dei egiten diegu erronka honetan bidaide izan daitezen. Euskaldunon eskubideen defentsan lanean ari gara eta datozen egunetan aferari helduko diogu
Archivo
> 02/01/2023. La justicia censura la forma ilegal del PNV de imponer el euskera a todos los trabajadores de casas de cultura
> 03/01/2023. El Ayuntamiento no recurre el fallo que anuló el intento del PNV de imponer el euskera a trabajadores de cultura
> 03/01/2023. Kontseilua critica la sentencia que censura la forma ilegal del PNV de imponer el euskera a los trabajadores