La Mesa Política expresa su plena confianza en esta persona, que conoce de primera mano el trabajo institucional ya que ha sido portavoz municipal en el ayuntamiento durante toda esta legislatura. Además, “sabemos que es una persona comprometida, con un marcado perfil social, y que va a poner todo su empeño en trabajar para conseguir un Barakaldo más justo, más sostenible y más feminista”.
---
María Solar berriro zerrendaburua izatea udal hauteskundeetan proposatu dio EH Bildu Barakaldoko Mahai Politikoak bere oinarri sozialari
EH Bildu Barakaldoko Mahai Politikoak María Solar hurrengo udal hauteskundeetako zerrendaburua izatea proposatu dio oinarri sozialari. Hautagaitzak proposatzeko barne prozesua azaroaren 27ra arte egongo da zabalik, eta EH Bilduren oinarriek bozkatu beharko dituzte datozen asteetan, barne araudian jasotzen den bezala.
Mahai Politikoak konfiantza osoa adierazi du pertsona horrengan, zuzenean ezagutzen baitu udal erakundeen lana, legegintzaldi osoan zehar Barakaldoko udal taldeko bozeramaile izan baita. Era berean, Mahai Politikoak azpimarratu Solar pertsona konprometitua dela, “profil sozial nabarmenarekin, eta ahalegin guztiak egingo dituela Barakaldo justuagoa, jasangarriagoa eta feministagoa lortzeko”.