Kaleroko planaren aurkako errekurtso bati aurre egin beharko dio Udalak epaitegian
Gaurko ezohiko osoko bilkuran, abokatu bat izendatzea onartu du Udalak, talde ekologista batek Burtzeñako Kalero eremurako HAPOaren aldaketan alor judizialera eraman dituen alegazioei aurre egiteko.
Epaitegietan gertatuko denaz haratago, EH Bildutik bere momentuan ohartarazi genuen arazo legalak izan zitekeela uholde arriskutsutzat jotako eremuetan etxebizitzak eraikitzea planteatzen duten hirigintza-proiektuak babestea.
Gainera, EH Bilduren ustez ez du inolako zentzurik Udalak berak klima-aldaketaren aurka hartu beharko lituzkeen neurri zuzentzaileen aurka doazen hirigintza-proiektuak babesteak.
Azkenik, berriro azpimarratu nahi dugu proiektu honek ez dakarrela hain beharrezkoa den Burtzeñarako berroneratzea. Era berean, auzoaren berroneratzea ez litzateke inoiz oinarritu behar bermerik gabeko interes pribatuko balizko ekintzetan.