publicidad

Artilezko bihotzak egiteko kakorratz tailerra

Oharra. Korrika kulturalaren baitan, berbalagunek tailer interesgarri hau egingo dute: artilezko bihotzak egiteko kakorratz tailerra, otsailaren 1 eta 8an, 18:00etan, Barakaldoko AEKn. Javier Leon berbalagunak artilezko bihotzak kakorratzez nola egin erakutsiko du bi eguneko ikastaro honetan. Bihotzak oparitzeko, gela apaintzeko, giltzak ez galtzeko... Bakoitzak erabakiko du bere bihotzarekin zer egin. Giro atsegin eta onean arituko dira euskaraz josten.