Ikasturte honetan, bizi dugun egoera dela eta, ez da KORRIKArik egongo. Baina AEKn, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarri dugu abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.
Dinamikak hiru ardatz dauzka:
Administrazioari begira eta eragileen inplikazioa.
- Babes ekonomikoa. Herritarren bultzada behar dugu. Egizu ekarpena hemen.
- Ekitaldi xumeak Euskal Herriko hainbat tokitan. Herritarren bultzada nahi dugu. Korrikak bukatu behar zuen egunean, martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan 80 herritan baino gehiagotan elkartuko gara. Barakaldon ere, nola ez, bultza egingo dugu!
Noiz: martxoak 28
Ordua: 12:00etan
Ordua: 12:00etan
Non: Eskulturen plazan (Epaitegien atzean). Adi! euria bada, Lasesarreko frontoian.
Edukiera mugatua. Espazio segurua (segurtasun neurriak beteta).
Zer: ekitaldi xume eta laburra izango da (ordu erdi inguru). Egitaraua:
-Bertsolariak
-Rapa
-AEKren mezua
-Euskal Herrian Euskaraz abestia denok batera. Hitzak ez jakitea ez da aitzakia! Ikusi/entzun hemen.
+bestelako sorpresatxoak
Lekukoa mingainean rapa entzun nahi? Ikasi leloa martxoaren 28rako!
Gorde hitzordua agendan: MARTXOAREN 28AN, 12.00ETAN, ESKULTUREN PLAZAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!
Gora Barakaldo euskalduna!!
AEKren webgunean informazio gehiago.
* Enlace al texto en la web original
Este texto es un comunicado de Aek