Aurten, 2020an, Barakaldoko merkataritzan urtetan euskararen alde eta euskaraz lan egin duen Fasprint inprimategia saritzea erabaki dugu.
Gure herrian arnasgune bakarrenetarikoa izan zarete urteetan, konpromisoz eta ilusioz. Barakaldoko euskaldunak beti irribarre batekin hurbildu gara Fasprintera eta hori zeozergatik da, euskara eta euskal kulturaren aldeko bizitza osoko lan nekaezinagatik.
Gaur 250 arigune baino gehiago ditugu herrian.
Izan zinetelako gara, garelako izango dira.
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!