---
Elkarrekin Barakaldok gogorarazi du gobernu-taldeak ez dituela herritarren segurtasunerako akordioak betetzen
- EAJk eta PSEk ez dute oraindik alderdi guztiek adostutako segurtasun mahaia deitu urte eta erdi geroago
Herritarren segurtasunean duen gelditasuna ezkutatzen saiatzea leporatu diote gobernu-taldeari, tonuz kanpoko adierazpenekin
Hainbat istiluk herritarren segurtasuna zalantzan jarri dute berriro Barakaldon azken asteetan. Joan den ostiralean, Angel Madrazo herritarren segurtasunerako zinegotzi ordezkariak adierazpen batzuk egin zituen, "gentuza" edo "delincuentes" bezalako terminoak erabiliz, eta helburu gisa jarri zuen "que esta gente se vaya de Barakaldo de una p...vez".
Podemos, Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteek osatutako koalizioak zinegotziaren adierazpenak "zoritxarrekotzat" jo ditu, eta herritarren segurtasunaren inguruan adostutakoa betetzeko eskatu diote. Eder Álvarez taldeko bozeramaileordeak gogorarazi duenez, "15 hilabeteren ostean, oraindik ez dute segurtasun mahaia deitu elkarte eta sindikatuekin, eta kontuan hartu behar da ere EAJk eta PSEk hauteskunde kanpainan agindutako eta gauzatu gabeko dozenaka agenteen kontratazioak". Álvarezen hitzetan, joan den ostiralean herritarren segurtasunerako zinegotziak egindako adierazpenak "tonuz kanpokoak" dira, eta "neurritasuna" eskatu dio, eta gogorarazi du ez duela "inolako ekarpenik egiten". "Momentuko beroaren emaitza den galdetzen diogu geure buruari, edo urte eta erdi honetan bere gelditasuna ezkutatu nahi zuen".
Urte eta erdi baino gehiago herritarren segurtasunerako mahairik gabe
Azken osoko bilkuran, irailaren amaieran, Angel Madrazo zinegotziak (PSE) herritarren segurtasunerako mahaia deitzeko konpromisoa hartu zuen, Elkarrekin Barakaldok eskatu ondoren.
"Dendariak eta ostalariak ere bilduko dituen segurtasun mahaiaren deialdia eskatzen dugun milagarren aldia da; benetako politika gehiago eta adierazpen histrioniko gutxiago behar ditugu", amaitu du Álvarezek.