Barakaldo, 1 abr 2025 . El parque de la ribera en el barrio de Desierto acoge los fines de semana del 5 y 6 y del 12 y 13 de abril un programa de actividades "familiares" con motivo de la apertura al público, con meses de retraso , de la fase 1 de este espacio, en el que ya se llevan gastados 8,5 millones sin haber empezado la segunda fase. En concreto, el Ayuntamiento ha anunciado visitas teatralizadas, "goming" ( sic ), juegos de madera, talleres de skate y de deportes rurales vascos, y una discoteca.
Barakaldo Antzokiak 'Fadoak entzuten zituen gizona' aurkezten du
Obtener enlace
Facebook
X
Pinterest
Correo electrónico
Otras aplicaciones
Oharra Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako. / 31 urria. 20.30. 18€ / 15€
Maskuk identitate krisi handia du. Garaiak aldatu egin dira eta ez da ezer. Krisi horren erruz, bere imajinarioak gora egin du, baina bitxiena da beti istorio bera datorkiola burura, fadoak entzuten zituen gizonaren istorioa. Mario eta Anderren istorioa.
Mario Esteves kamioilaria da. Portugalera doa bere kamioian. Mariori hilabete batzuetako bizitza eman diote, biriketako minbizia du. Ez dio inori esan eta ez du inorekin partekatu nahi. Bere aitaren jaioterria, Arraiolos, ezagutzea da bere azken nahietako bat. Hara bidean, autostop egiten ari den Ander mutilarekin topo egingo du, eta Ayamontera (Huelva) joango da fadoen lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kamioira igotzeko gonbita egingo dio Mariok, eta Badajozera bidaia egingo dute elkarrekin, baina Salamanca parean, elurte handi baten ondorioz, gau oso batez kamioian harrapatuta geratuko dira.