publicidad

Berbalagunak ihes gela egingo dute urriaren 31n Hala Dziporen KikarARTean lokalean

 ihes gela
Barakaldo, 18 oct 2018. Oharra. Barakaldoko berbalagunek ikasturteko aurreneko ekintza aurkeztu nahi digute: ihes gela edota 'scape room' ingelesezko berbara ohituago gaudenez. Urriaren 31n, asteazkenarekin, bi txanda antolatu dituzte. Bata, 18:30ean, eta bestea, 19:45ean KikarARTean lokalean (Martxoak 8 plaza, 4. Behea). Plazak mugatuak dira, beraz, jarduera honetan interesaturik bazaudete, izena eman behar duzue urriaren 30a izan aurretik. Horretarako, 678 62 65 67 telefonora deitu edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzi dezakezue.