Oharra. Sasiburu elkarteak Korrika Kulturala jardueren barruan sukaldaritza ikastaroaren beste edizio bat antolatu dugu. Ohi bezala, dohainik izango da eta Gurutzetako Kultur Etxean egingo da. Baina adi, toki mugatuak baititugu (12 zehazki) eta izena ematen lehenak hartuko baititugu. Ikastaroan parte hartzeko ez da sukaldaritza ezagutza berezirik eskatzen. Gutxieneko euskara maila izatea bai ordea, azalpen guztiak euskaraz emango baitira. Ikasteko grina duen edonork har dezake parte. Noiz: martzoaren 15, 22 eta 29an (asteazkenetan). Non: Gurutzeta Kultur Etxean. Apuntatzeko: bidal iezaguzu email bat geure e-postara:
sasiburu@gmail.com. Eman izena lehenbaitlehen plaza oso mugatuak dira eta.