Beurko BHiko ikasleok jakin dugu datorren ikasturtean Arte Batxilergo eredua kentzeko arriskua dagoela. Arrazoia? Matrikulazio baxua.
Baina ezin dugu onartu horregatik Ezkerralde osoko eskaintza publiko bakarra desagertzea.
Matrikulazio baxua ezin da izan eskaintza publiko oso bat kentzeko arrazoia, are gutxiago ikastetxeetan ikasle gutxiko hautazko beste irakasgai eta aukerak mantentzen direnean.
Arte eredua ez da soilik ikasketa aukera bat. İkasle askorentzat etorkizunerako bidea da, sormena, diseinua, ikus-entzunezkoak, arte plastikoak edo kulturaren mundua landu nahi dituztenentzat beharrezkoa den eredua.
Izan ere, urte hauetan zehar herriko kultur bizitzan parte aktiboa izan du: erakusketak, kultur etxeko jarduerak eta hainbat ekimen artistiko bultzatuz.
Beraz, eredu hau kentzeak ez du soilik ikasleei eragiten; Barakaldoko kulturari eta herriari ere eragiten dio.
Gainera, Beurko BHI urteetan zehar Arte Batxilergoa eskaintzeko egokitu eta prestatu da: instalazio espezifikoak, materialak, baliabideak eta irakasle espezializatuak ditu. Eredua kentzeak inbertsio hori guztia alferrik galtzea ekarriko luke, urteetan eraikitako azpiegitura eta baliabideak desaprobetxatuz.
Beste ondorio argia arte ikasketak gero eta gehiago pribatuen esku uztea da. Hezkuntza publikoak ezin du aukera gutxiago eskaini. Alderantziz publikoan behar ditugu baliabideak, aniztasuna eta aukera guztiak.
lkasleok argi diogu: Ez dugu onartuko Ezkerraldeko Arte Batxilergo publiko bakarra desagertzea.
Artistikoa defenda dezagun!
Iama
ikasleria martxan
'BarakaldoDigital' tiene cuenta en las siguientes redes sociales
- Facebook: https://www.facebook.com/BarakaldoDigital/
- Instagram: https://www.instagram.com/barakaldodigital/
- Telegram: https://t.me/BarakaldoDigital
- WhatsApp: https://whatsapp.com/channel/0029VbBSQ0Z6LwHcrzsMTX0A
- Bluesky: https://bsky.app/profile/barakaldodigital.bsky.social
- Threads: https://www.threads.com/@barakaldodigital
- YouTube: https://www.youtube.com/@barakaldodigitaltv
- TikTok: https://www.tiktok.com/@barakaldodigital
- Mastodon: https://masto.nu/@barakaldodigital
- Twitter: https://x.com/barakaldodigita
.jpeg)
