Aurten, Dantzertik Getari Etxegarai aktore eta zuzendaria gonbidatu du 4, . mailako ikasleen muntaia zuzentzeko. Lan-taldeak Yolanda García Serrano eta eta Juan Carlos Rubioren antzezlanaren egokitzapena oholtzaratuko du, Shakespeareren eskuizkribu bat ardatz duen komedia batean. Kazetari eszeptiko baten etorrerak, interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu idatziaren inguruan. .Etxegaraik testua eta sorkuntza kolektiboa uztartu ditu, proposamen fresko, arin eta kilikagarri bat aurkezteko.
Gradu amaierako muntaiaren oholtzaratzea ikasleen prestakuntza ibilbidearen punturik gorena da. Dantzerti eta Barakaldo Antzokiaren arteko hitzarmenaren baitan kokatzen da, azken honen sorkuntza artistikoa sustatzeko ildo estrategikoaren harira. Bi emanaldiren ostean, ikasleek Errenteriako Niessen Kulturgunean ere aurkeztuko dute lana, apirilaren 27an.
Estreinaldia: Martxoaren 23an eta 24an, 20:00etan. (Ikuskizuneko sarrera doakoa da eta gonbidapenak Barakaldo antzokiaren leihatilan eskura daitezke).
'BarakaldoDigital' tiene cuenta en las siguientes redes sociales
- Facebook: https://www.facebook.com/BarakaldoDigital/
- Instagram: https://www.instagram.com/barakaldodigital/
- Telegram: https://t.me/BarakaldoDigital
- WhatsApp: https://whatsapp.com/channel/0029VbBSQ0Z6LwHcrzsMTX0A
- Bluesky: https://bsky.app/profile/barakaldodigital.bsky.social
- Threads: https://www.threads.com/@barakaldodigital
- YouTube: https://www.youtube.com/@barakaldodigitaltv
- TikTok: https://www.tiktok.com/@barakaldodigital
- Mastodon: https://masto.nu/@barakaldodigital
- Twitter: https://x.com/barakaldodigita
