Metro Bilbao, se muestra abierto a valorar otras ubicaciones en
las que deba adoptarse la misma medida.
Por otro lado, seguimos esperando noticias del BEC, que lleva ya
más de un año haciendo trabajos de seguimiento y control de las colisiones de
aves.
Eskerrik asko Metro Bilbao
HEGAZTIEN TALKAK SAIHESTEKO IRTENBIDE ONA! METRO BILBAO
Eguzkik
Metro Bilbao zoriondu du, Ansioko geltokiko beirateen kontra hegaztien talkak
saihesteko neurriak hartzeagatik. Iaz, Metro Bilbaoko erabiltzaileen abisu
ugarik Ansio metro geltokiaren eta BECen arteko ibilbidean hildako hainbat
txori espezie ikusten zituztela zioten dei ugari jaso ostean, bai Metroarekin
eta baita BECekin harremanetan jarri ginen, gertakarien berri emanez. Bi
erakundeek jarraipena egiteko konpromisoa hartu zuten baita, epe labur batean,
zentzugabekeria hori konpontzeko neurriak hartzekoa ere
Metroak,
argazkietan ikus daitekeen bezala, dagoeneko gauzatu du txorien talkak
saihesteko edo minimizatzeko irtenbide posibleetako bat; horregatik, Metro
Bilbao zoriontzen dugu, eta dozenaka hegaztiren heriotza saihesteko ahalegin
eta konpromiso hori eskertzen dugu..
Bide
batez, konponbide bera eskatzen diegu San Inaziokoa bezalako beste geltokiei,
argazkietan ikusten den bezala hegaztientzat tranpa hilgarri bera baitu.
Metro
Bilbao neurri berdinak behar dituzten beste kokapen batzuk baloratzeko prest
agertu da.
Bestalde,
BECeko albisteen zain jarraitzen dugu; izan ere, urtebete baino gehiago darama
hegaztien talken jarraipena eta kontrola egiten.
24-9-2024