Korrika kulturalaren barruan harrotasuna aldarrikatzen segituko dugu Barakaldon. Oraingoan, korrika dokumentala ikusiko dugu, eta horretarako, Lander Garro zuzendaria etorriko zaigu gaian sakontzeko:
Zer: Oihaletxea dokumentalari buruzko solasaldia Lander Garrorekin
Non: Clara Campoamor kultur etxean
Noiz: martxoak 13, asteazkenean, 19:00etan
Oihaletxea dokumentala:
Lander
Garrok zuzendu du ikus-entzunezkoa. Ordu-erdi pasatxoko iraupena du,
eta Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle,
irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu.
“KORRIKAk eta Azterketak Euskaraz taldeak badute
zerbait komunean, guztiontzat begi-bistakoa denaz aparte: biak jaio
ziren desagertzeko bokazioarekin. Bi ekimenak maite ditugu, baina ez
dute irauteko bokaziorik, biak sortu direlako anomalia baten ondorioz;
zerbait injustua aldatzeko”, adierazi du Garrok.
Oihaletxea metafora bat
dela azaldu du: euskara irudikatzen duen metafora, alegia. Gu oihaletxe
edo oihal-etxolaren barnean gaude, eta euskarak babesten gaitu. Gure
babeslekua da euskara/oihaletxea, baina kanpoko elementuen (haizea,
hotza, ekaitza) mende gaude. Guk oihaletxeari tinko eusten diogu,
desager ez dadin. Era berean, ez dugu oihaletxea indartzeko denborarik;
izan ere, etengabe kanpoko elementu horien kontra ari garenez,
eskuartean duguna atxikitzen dugu.
Aurrera egingo dugu, harrotasunez, harik eta
oihaletxe hauskor eta arin hauek, eguraldi apetatsuaren aurka, harrizko
etxe sendo eta atsegin bihurtu arte.
* Enlace al texto en la web original
Este texto es un comunicado de Aek