publicidad

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek opari ederra egin diote Barakaldoko AEKri

Comunicado de Aek.

 

Eskerrik asko, sudurgorriok, zuen esker ona eta opariagatik.
Ondo-ondo zainduko dugu pagoa, eta euskaltegi ondoan, landatuko dugu, San Bizente parkean.
Bien bitartean, Barakaldon gure jardunean jarraituko dugu: helduei euskara maitasunez irakasten.
Eta nola ez, Korrika antolatzen!
Izan ere, martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionara, 23.edizioa egingo dugu, Harro Herri lelopean.
Bidean ikusiko dugu elkar.
Tipi tapa, tipi tapa... Korrika!
Eskerrik asko, bihotz bihotzez!



* Enlace al texto en la web original
Este texto es un comunicado de Aek