Umorezko bakarrizketa, Gurutzetan

Oharra
 SASIBURU ELKARTEAK Gurutzetako Kultur etxean beste ikuskizun dibertigarria antolatu du TOPAGUNEAren laguntzaz. Oraingo honetan UMOREZKO BAKARRIZKETA duzue. "40 URTE ETA ALDAPAN BEHERA NIEK" 

"40 urteak beteta badituzu eta bizitzako aro berri batean sartu zarela oraindik onartu ez baduzu, AniMIAU! hurrengo testa erantzutera: 

Supositorioen belaunaldikoa zara? Goenkale 20 urtetan zehar ikusi duzun euskaldun peto peto horietakoa zara? Parrandan irten eta bigarren tabernan eserita zaude? Ez al dituzu parrandako abestiak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aitzera pasa al zara? Poteatzera beharrean, herriko pastelerian pasatzen duzu atsaldea lagunekin? Kañak edan ordez, te roibosa edaten hasi al zara? Jaietako gazte bazkarian zaharra sentitzen al zara? Dagoeneko txikitako kontuak behin eta berriz errepikatzen al dizkiezu? 

Jakin, 10etik 5 baiezko erantzunez gero Santa sekulan pentsatuko ez zenuen 40 urteko pertsona heldu batean bihurtu zarela bere kalapita guztiekin. Horrelako bizipenak eta beste hainbat gehiago entzun nahi badituzu, TXIKIrekin batera barre algara eta festa sortuko dute." 

Pandemia dela eta, protokolo zehatza bete behar dugu denok


Artículo Anterior Artículo Siguiente