Desarticulada una banda que obtuvo 1.300 euros de un vecino de Barakaldo mediante extorsión sexual

Barakaldo, 16 jul 2025 . Un vecino de Barakaldo ha sido víctima de una “extorsión sexual”, con un coste de 1.300 euros, por parte de una banda que ponía en internet falsos anuncios de “servicios sexuales” y amenazaba y reclamaba pagos a quienes los visitaban y facilitaban un teléfono de contacto. Las presuntas autoras del chantaje, cuatro mujeres en Valencia, han sido identificadas por la Guardia Civil, que ha localizado a siete víctimas de este grupo en seis provincias.

Barakaldo Antzokiak 'Fadoak entzuten zituen gizona' aurkezten du

Fadoak entzuten zituen gizona
Oharra Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako. / 31 urria. 20.30. 18€ / 15€

Maskuk identitate krisi handia du. Garaiak aldatu egin dira eta ez da ezer. Krisi horren erruz, bere imajinarioak gora egin du, baina bitxiena da beti istorio bera datorkiola burura, fadoak entzuten zituen gizonaren istorioa. Mario eta Anderren istorioa. 

Mario Esteves kamioilaria da. Portugalera doa bere kamioian. Mariori hilabete batzuetako bizitza eman diote, biriketako minbizia du. Ez dio inori esan eta ez du inorekin partekatu nahi. Bere aitaren jaioterria, Arraiolos, ezagutzea da bere azken nahietako bat. Hara bidean, autostop egiten ari den Ander mutilarekin topo egingo du, eta Ayamontera (Huelva) joango da fadoen lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kamioira igotzeko gonbita egingo dio Mariok, eta Badajozera bidaia egingo dute elkarrekin, baina Salamanca parean, elurte handi baten ondorioz, gau oso batez kamioian harrapatuta geratuko dira.

EGILEA: Txarli Andrade ZUZENDARITZA: Getari Etxegarai ANTZEZLEAK: Ane Gabarain, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti ARGIZTAPENA: David Alcorta ESZENOGRAFIA: Eider Ibarrondo, Isa Acosta MUSIKA: Pascal Gaigne