publicidad

Berbalagunon mintzodromoa 2019

Berbalagunon mintzodromoa 2019
Barakaldo, 21 may 2019. Oharra. Urtero bezala, udaberriaren epeltasuna aprobetxatuko dute Barakaldoko Berbalagunek 6. Mintzodromoa egiteko, maiatzaren 23an, ostegunarekin. Kalean bertan (Anaien Parkean, hain zuzen ere) elkartuko dira edari eta pintxo gozo batzuen bueltan euskarak dagokion tokia har dezan. 

Bi txanda izango dituzte aukeran: 10.00etan eta 18.30ean. Parte hartu nahi duenak izena eman dezake AEK, Udal Euskaltegi edota Hizkuntza Eskolan; halaber, zuzenean jar daiteke harremanetan Berbalagun zerbitzuarekin: 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus emailera idatziz.