publicidad

Beurko Institutuko ikasleek 'kamara sartu' plazaratuko dute Loraldia Festibalean

Barakaldo, 23 mar 2019. Oharra. Euskal kultura garaikidea landuz sortu duten ikusentzunezkoa aurkeztuko dute Beurko Institutuko Batxilergo artistikoko lehenengo mailako ikasleek Bilboko Azkuna Zentroan. Kamara Sartu programaren barruan ekin diote sorkuntzari institutuan, aurreko hitu hilabeteetan astero saio bat, Enkaterrirako, Meatzalderako eta Ezkerralderako erreferentziazko institutuan.

Edukiak: Euskal kultura garaikidearen inguruan dauden ikusi-entzunezkoen bitartez,euskal kultura garaikidearen inguruko perspektiba eta iruditegi ahalik eta globalenak aurkeztuko dute “stop motion teknikaren bitartez garatu duten sormen lan honetan.

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioan plazaratuko dute, eskualde honetatik Bizkaiko hiriburura helduko den proposamen artistiko bakarra.

Gaurko gazte eta haurrek, biharko gure kulturaren errealitatea eratuko dute. Beraz, gure ahalegina, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsuak identifikatuz, haurrak eta gazteak, euskarazko kulturaren unibertsoan txertatzean dago.
Helburuetako bat euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea da, eskola adineko pertsonen artean eta zeharka haur hezkuntzatik unibertsitatera.

Asmo nagusiari beste batzuk ere eransten zaizkio, esaterako: Euskararen erabilera sustatzea, sormena suspertzea, euskal kulturarekiko atxikimendua lantzea, adierazpena ahozkoa zein gorputzaren bidezko adierazpena lantzea, kultur diziplinak ezagutu eta praktikatzea.

Bide batez elkarlana lantzen dute, kulturartekotsuna eta aniztasuna zaintzen duten bitartean.