publicidad

Otsailaren 21ean, Korrika aurkezpena San Bizenteko garagardotegian

Barakaldo, 9 feb 2019. Oharra. Mezu honekin batera, otsailaren 21ean, ostegunean, 19:00etan, San Bizenteko Garagardotegian, Korrika Aurkezpena egingo dugula jakinarazi nahi dizuegu. Bertan, Korrikari buruzko xehetasun guztiak azaltzeaz gain, Hala Dzipoko musikariek, bertsolariek, dantzariek eta Endika Lahaine eta Gorka Gomez raperoek girotuko dute emanaldia. Bukatzeko, lunch bat izango dugu patxadaz eta lasaitasunez berba egiteko. Esan gabe doa gonbidatuta zaudetela. Halaber, informazioa zabaltzea eskertuko genizueke.




Oharra
Gutun honen bidez, 2019ko apirilaren 4an abiatuko den Korrika 21 prestatzen hasi garela jakinarazi nahi dizuegu. Hamar egunez, gau eta egun, bi mila kilometro baino gehiagoko ibilbidea beteko dugu, Euskal Herri osoan euskararen aldeko mezua zabaltzeko. Garesen hasi eta Gasteiza heldu arte, Korrika 21ek herririk herri aldarrikatuko du euskararen lurrean gure hizkuntza hedatu behar dela, mende eta garai berriek eskatzen dituzten erronka guztiei aurre eginez. Horrela, apirilaren 11n, asteazkenetik ostegunerako tartean, goizeko 00:30ean, Barakaldo osoa zeharkatuko du.

Hasi zenetik, 1980. urtean, Korrikak lortu duen arrakasta izugarria izan da. Baina, gurean parte hartzea arrakastatsua izan dadin, funtsezkoa da aurreko hilabeteetan Barakaldo osoa Korrika giroan murgiltzea eta, horretarako, Korrika antolatzen laguntzea ezinbestekoa dugu. Badakizue laguntzeko modu asko daudela, baina hori guztia azaltzeko Korrikaren aurkezpena egingo dugu: Horregatik otsailaren 21ean, egingo dugun aurkezpenerako gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Zuen laguntza izango dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.

KORRIKA 21 aurkezpena
Eguna: Otsailak 21, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: San Bizenteko Garagardotegia
Zer: Musika, dantzak, bertsoak, askaria eta Korrikari buruzko xehetasun guztiak.