publicidad

Barakaldoko berbalagunek antolatu dute bitxiak egiteko tailerra

Tailerra
Barakaldo, 16 feb 2019. Oharra. Barakaldoko berbalagunek, Natur Gelarekin elkarlanean eta Korrika Kulturalaren baitan, tailer interesgarri hau antolatu dute. Lorategi botanikoan aurkitutako Jakaranda fruituekin bitxiak egingo dituzte giro on eta lasaian. Ekimena otsailaren 27an, 10.00etan, egingo da Natur Gelan bertan. Izena eman nahi baduzue, 678 626 567 telefonora deitu edota barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzi dezakezue otsailaren 26ra arte.