Barakaldo, 17 ene 2019. Oharra. San Bizente jaien baitan eta Korrika kulturalari hauspo emanez, Barakaldoko gurasolagunek familian egiteko tailer dibertigarri hau ondu dute: "Eskulanak intxaur oskolak erabiliz". Urtarrilaren 23a, 18:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxean, guraso eta seme-alabak elkartuko dira euskaraz aritu eta jolasteko prest. Parte harut nahi baduzue, izena eman beharra dago urtarrilaren 22an izan aurretik, barakaldo_berba@aek.eus helbidean edota 678 626 567 telefonora deituz. Plazak mugatuak dira.
> Berbalagunon Pintxo dastaketa
San Bizente jaien baitan, Sasiburu, AEK eta Berbalagun proiektuak klasiko bilakatu den ekitaldia antolatu dute: Pintxo dastaketa. Ekintza, urtarrilaren 24an izango da, 19:30ean, Martxoaren 8ko plazan, Union Sport tabernatik gertu. Berbalagunekin euskaraz jardun nahi baduzu, eta gainera, bapo jan, hauxe da zure aukera.