publicidad

Tximeletak egiteko tailerra Barakaldoko gurasolagunei esker

Tximeletak egiteko tailerra
Barakaldo, 22 nov 2018. Oharra. Barakaldoko gurasolagunen eskutik, familia-jarduera interesgarria heldu zaigu. Izan ere, umeak eta gurasoak euskaraz aritzeko helburuz elkartuko dira jolasten diren bitartean. Oraingoan, tximeletak egingo dituzte elkarlanean Clara Campoamor Kultur Etxean, azaroak 28, 18.30ean. Eskulan honetan parte hartzeko izena eman behar da 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus emailera idatziz.