>> www.barakaldodigital.com tiene licencia creative commons. Puedes copiar y distribuir nuestras noticias, pero señala de dónde las has tomado
Barakaldodigital.com

Inicio | Denuncias vecinales | Bienestar | Cultura | Economía | Política | Teatro Barakaldo | Balonmano Zuazo | Barakaldo CF | baloncesto | fútbol | balonmano | fiestas | publicidad@barakaldodigital.com | redaccion@barakaldodigital.com | Quiénes somos | RSS | Tarifas de publicidad

Sasiburu elkarteak kundalini yoga sarbide tailerra antolatu du otsailaren 20an

 kundalini yoga sarbide tailerra
Oharra. Sasiburu elkarteak beste jarduera gozagarri bat antolatu du: kundalini yoga sarbide tailerra. Noiz: Otsailaren 20an astelehena. Non: Clara Campoamor Kultur Etxean, Barakaldo. Ordutegia: 19.00etatik 21.00etara. Maisua: Hari Atma Singh. Edonork praktikatu dezakeen Yoga Teknika errazatan datza. Arima, gorputza eta burua orekatzen ditu. Gorputza osasuntsu mantentzen du, malgua, bizitasuna areagotuz. Blokeo eta bildurrarengandik urruntzen zaitu. Estutasun eta etsialdiarengandik. Kontzienteago egiten zaitu eta barneko bakeaz ase egiten zaitu. Kundalini yogak osotasunean: Kriya ariketa taldeak, asanak(jarrerak), mudrak (esku jarrerak), erlaxazio, gogartea eta mantra abesteak. Esperimentatu! Zerk ekarri: yoga egiteko arropa erosoa, zuria, eukitzekotan. Bestela daukazuna. Kuxin edo Zafú, eta tapakia (mantatxoa). GARRANTZITSUA: arropa aldatzeko eta gelan jartzeko 15/10 minutu lehenago etorri. Puntu puntuan hasiko gara. Gero ezingo da sartu. Kopuru mugatua: 20 pertsona. Dohainik. Eman zure izena otsailak 16ra arte geure posta elektronikora mezu bat bidaliz: sasiburu@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada